
Upategia
Mahastian jaiotzen den eta kalitate altuko txakolinak lortzeko etengabeko garapenean dagoen proiektu familiarra, betiere gure nortasuna eta jatorria bere horretan mantenduz: Bizkaia. Gorka Izagirren bizkaiko ardoen balioa azpimarratu eta euren aurrerabidean parte-hartzen dugu.

Mahatsa
Eurak dira protagonistak: Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zerratia. Gure inguruan landutako barietate atlantikoak dira, mahats-mordo txikiak eta pilatuak dituztenak, nortasun handikoak, gure ardoei identitate propioa emanez.
Hondarrabi Zuri: freskotasuna, bizitasuna, fruta eta potentzia.
Hondarrabi Zerratia: elegantzia, bolumena, lore zuriak eta konplexutasuna.


Mahastiak
Bizkaiko paisaian integratuta mahasti txikitan banatutako 40 hektarea. Hegoekialdera begira kokatuta daude, goizeko eguzki izpiak jaso eta egurastuak egoteko.
Hala hazten doaz gure Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zerratiak. Urrian egiten da mahats bilketa, dena eskuz. Hektareako lortzen dugun etekin baxuak mahatsaren heltze ezinhobea ahalbidetzen du, kalitate handiko ardo egituratuak lortuz.
Upategia
Mahastien menpe dagoen tresna da upategia. Gorka Izagirren mahats bikainekin lan egiten dugu, upategian mahastian bezain ondo zaintzen ditugula.
Punta-puntako teknologia enologikoarekin eta mahastien banaketa kontuan hartuta diseinatua dago gure upategia, horrek, mahatsek duten potentzial osoa ateratzea ahalbidetzen digu, euren nortasuna mantenduz, betiere.
