Gorka  Izagirre  upategiko  txakolinek  91  puntutik  gora  2019ko  Peñín  gidan

Gorka Izagirre upategiko txakolinek 91 puntutik gora 2019ko Peñín gidan

Kaleratu berri duten Peñín gida ospetsuan jasotako puntuazioak ildo berean lanean jarraitzeko indarra eman digu Gorka Izagirre upategian, eta Hondarrabi Zerratia bertoko mahatsaren aldeko apustu sendoa egiten jarraituko dugu.

Peñínen arabera ‘ardo bikainak’ egiten ditugu segmentu guztietan; gure ardo gaztea den 2017ko Gorka Izagirrek 91 puntu jaso ditu, eta bere ligekin ondutako ardo ezaguna den G22-ak 92 puntu.

Arima 2015, gure mahats berantiarrak eta gozoak, 91 puntu jaso ditu eta urte bereko ardo apartak, AMA txakolinak, 92. Urterik beroenetan bakarrik landu dezakegun Hondarrabi Zerratia mahats helduaren izatea bera da. Bi kasu hauek gure txakolinen bilakaera potentzial handiaren erakusleiho dira, gure kriantza ardoetan lanean jarraitzeko indarrak emanez.

Txakolin aukera zabala dugu, gustu eta momentu guztietarako.