Etengabeko  hobekuntza,  Gorka  Izagirre  upategiaren  lema

Etengabeko hobekuntza, Gorka Izagirre upategiaren lema

Upategiak Select Green Nomacorc deritzon %100 tapoi birziklagarrian inbertitu du 

2005. urtetik hona Gorka Izagirre upategia bere txakolinen kalitatearen hobekuntza etengabean aritu da. Horrez gain, komunikazioari dagokionez hobekuntza ugari egin ditu azken urteotan eta kokatuta dagoen Azurmendi guneko giltzarria den jasangarritasunaren aldeko apustu irmoa egin nahi du.

Hori dela eta, Gorka Izagirre pauso bat harago joan eta bere web-orrialde berria kaleratzearekin batera (www.gorkaizagirre.com) nortasun handiagoko etiketak diseinatu ditu, erakargarriagoak egitearekin batera. Halakoa da bere txakolin gaztearen atzeko etiketa berria:

Contraetiqueta Gorka Izagirre | Nueva contraetiqueta del vino Gorka Izagirre 2017

Jasangarritasunaren aldeko bidean

Gorka Izagirre upategiak Nomacorc-en Green Line tapoian inbertitu du. %100 birziklagarria da, izan ere, energia berriztagarriekin egina dago, azukre kainaberatik eratorritako biopolimeroak erabili dituztela.

Nomacorc-ek PlantCorc izeneko teknologia erabiltzen du ingurugiroa errespetatzen duten tapoiak sortzeko, errazagoak dira sartu-ateratzeko eta oxigeno sarbidea gehiago kontrolatzen dute.

Tapoi mota berri honek ardoaren kontserbazio hobea ekarriko du.

Tapón ecológico Gorka Izagirre | Nuevo tapón ecológico Nomacorc del vino Gorka Izagirre