Gorka  Izagirre  txakolinak  urrezko  domina  jaso  du  2017ko  Sommelier  Wine  Awards-etan

Gorka Izagirre txakolinak urrezko domina jaso du 2017ko Sommelier Wine Awards-etan

Beste sari batzuekin batera, upategian ekoizten diren txakolinak atzerrian ezagutzera emateko hartutako bidean beste urrats bat gehiago eman du.

 

Sariaren epaimahiko kide den Scott Levy-k, Smith & Wollensky, ardoaren “lima kutsuko ñabardura gazia eta sagar berde ukituko bukaera lehorra” aipatu ditu. Olivier Mariek berriz “bouquet gazia eta fruta zapore kontzentrazioa”. The Sign of the Don’s-eko Carlos Ferreira sommelierrak txakolinaren “mango eta melokotoi usain tropikalak eta amaira zetatsua” goraipatu ditu eta taldeko burua izan den Lionel Perimer-ek “bukaera lehorra eta edakera fresko eta ekilibratua” antzeman dizkio.

 

Gorka Izagirre 2016, Bizkaiko txakolina

 

Bizkaiko txakolin modernoen ordezkaria izanik, Gorka Izagirre gure bi mahats motekin egindako ardoa da, %50 Hondarrabi Zuri eta %50 Hondarrabi Zerratia. Mimo handiz lantzen ditugun eta Bizkaitik sakabanatzen diren 7 udalerriko 10 mahastiko  21 hektareatik ateratako mahatsekin elaboratua. Mahasti bakoitza upategian modu independentean lantzeak mahatsaren potentzial guztia behar bezala jasotzea ahalbidetzen digu, ardo freskoa, alaia, aromatikoa baina edatean harritu egiten duen gorputz eta estruktura izateko piezen batura lortuz, alegia.