Urriak  8  mahats-bilketa  festa  ospatuko  da  Gorka  Izagirre  upategian

Urriak 8 mahats-bilketa festa ospatuko da Gorka Izagirre upategian

Gorka Izagirre upategiak mahats-bilketa aurrez aurre ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Esperientzia enogastronomiko borobiltzeko, Eneko Atxak sortutako menua dastatzeko aukera izango dugu.

Eguna 12etan habiatuko dugu upategitik mahastietara autobusez joanaz. Bertan José Ramón Calvo upategiko enologoak mahats bilketari buruzko xehetasunak emango dizkigu. Ondoren upategian mahats-pilotatik etorkizunean Gorka Izagirre ardoan bihurtuko den muztioa nola sortzen den erakutsiko digute.Parte hartzaileei Gorka Izagirre botila bana oparituko zaie.

Egitaraua:
12:00 Autobusez mahastira joango gara.
12:15 Gidatutako ibilbidea mahats-bilketa prozesua nola egiten den ikusteko.
13:30 Gorka Izagirre upategira bisita gidatua.
14:30 ENEKO eraikinean bazkaria.

Menua:
– Txangurrua, tomatea eta sagarra min ukitu batekin
– Baserriko arrautza gari erregosi gainean eta txingarretan erretako piperren zukua
– Ikatzetan erretako legatza, gazituen emultsioa eta potxak saltsa berdean
– ‘Joselito’ sekretu iberikoa xirmendutan errea, kurruskaria eta bere zukua
– Torrada
Ardoak: Gorka Izagirre, G22 eta Arima

Prezioa: 60€

Erreserbak: 94 455 88 66
Erreserbak egiteko epe muga irailaren 30a