Gorka  Izagirre  upategiko  ardo  guztiak  bikaintasuna  lortu  dute  2017ko  Peñín  Gidan

Gorka Izagirre upategiko ardo guztiak bikaintasuna lortu dute 2017ko Peñín Gidan

G22 eta 42 by Eneko Atxa ardo onduek lortu dute puntuazio altuena

Azurmendin kokatuta dagoen Gorka Izagirre upategiko ardo guztiek 90 puntutik gorako balorazioa jaso dute 2017ko Peñín Gidan. Upategiko lau ardoen kalitate onaren adierazle da albistea: Gorka Izagirre, G22, 42 by Eneko Atxa eta Arima.

Ardo onduen puntuazio bikaina nabarmendu behar da; 42 by Eneko Atxari 92 puntu eman dizkiote gidan, eta G22-ari berriz, 93, biak 2013ko uztakoak dira.José Peñín editorearena espainiako ardoen gidalibururik garrantzitsuena da munduan, eta 2017ko edizioak goia jo du dastatutako ardo kopuruari dagokionez. Guztira, 11.500 erreferentzia dastatu eta puntuatu ditu Peñín gidako lantaldeak.