“Bikainak”  Gorka  Izagirre  upategiko  ardoak  2018ko  Penín  Gidaren  arabera

“Bikainak” Gorka Izagirre upategiko ardoak 2018ko Penín Gidaren arabera

Gorka Izagirrek eta G22k gainera, puntuazio gorena lortu dute kalitate-prezioari dagokionez.

2018 Espaniako Ardoen Penín Gidaren bertsio digitala argitaratu berri da. Ardogile eta zaleen gida erreferenteak 11.500 bat ardo kalifikatu ditu, ekoizle  handienetatik hasi eta familiarteko upategi txikienetaraino, ardoak Espania mailan duen egoeraren argazkia prezio eta kalitatearen arabera eginez.

Gorka Izagirre upategiko ardo guztiek 90 puntu baino gehiago jaso dituzte dastaketetan eta modu honetan “bikainak” dira gidarentzat. Haien artean G22 magnun 2013k, 93 puntu lortu ditu, Bizkaiko txakolinen artean nota altuena duena da. Arima txakolin berantiarrak eta 42 by Eneko Atxak berriz, 92 eta 91 puntu lortu dituzte hurrenez hurren, biak 2014ko uztakoak. Beraz, upategiko ardoen batez besteko nota 91,6 izanik, bikaintasunaren bidean upategiak egindako lana azalerazi du gidak.

Peñin Gida 2018ak kaleratutako notak ondorengoak dira:

G22 Magnum 2013: 93 puntu K/P 5/5
Arima, mahats berantiarra 2014: 92 puntu K/P 4/5
G22 2014: 92 puntu K/P 5/5
G22 2015: 92 puntu K/P 5/5
42 By Eneko Atxa 2014: 91 puntu K/P 0/5
Gorka Izagirre 2016: 90 puntu K/P 5/5

Gidak ardoek duten kalitate-prezioagatik ere kalifikatzen ditu. Aipatzekoa da Gorka Izagirre txakolina 2016 eta G22aren hiru uztek bost izarretik bost lortu dituztela.

Gidan jasotako puntuaketa altuak berresten du upategiak bertoko hondarrabi zerratia eta hondarrabi zuri mahatsen alde egiten duen apustua. Mahastiak era arduratsuan landuz eta fruitua patsadaz ontzen utziz, legamiekin egindako kriantza luzeak baliatzen dira garraztasuna behar bezala integratzeko eta zahartze eta eboluzio gaitasun oneko ardoak lortzeko.

2013ko G22 txakolinak Peñin Gidan lortutako 93 puntuek eta atzerrian lortutako aitorpen eta sariek, upategiak hautatutako bideari auspoa eman eta sortzen ari garen ardoek etorkizunean ere pozteko arrazoiak emango dizkigutela uste dugu.