Arima:  2015eko  udarak  oparitu  digun  ardo  gozoa

Arima: 2015eko udarak oparitu digun ardo gozoa

Gaurtik aurrera Gorka Izagirre upategian, online dendan eta ohiko saltokietan, 2015 uztako Arima mahats-biltze berantiarrarekin egindako ardo gozoa eskura daiteke.

2015an izan genuen uda sasoi ederrak, mahatsak ontze-puntu gorenera eraman zituen. Eguzki printza haietatik sortu da ardo heldu, gozo eta indartsu hau. Izatez, upategian inoiz izan dugun Arima gozoena da 2015ekoa, 105 gramo ondar-azukre biltzeraino iritsi da.

500 litrotako frantziar haritz upeletan hartzitua, egur zantzu finak atzeman daitezke fruta azukreztatu eta ezti aroma bizien artean, bere berezkoa duen azidotasun freskagarria galdu gabe. 2016ko abuztuan botilaratu zenetik lozorroan izan dugu gaur arte eta bere gaztetasunean bilakaera ezin hobea aurreikusten diogu.

Gorka Izagirre upategiko Arima ardoak, ezkontze aukera zabala eskaintzen du: postreak, gazta urdina, trufa beltza, foie-grass edo eskabetxea bera ere. Bere horretan ere, bazkalosteko berbaldia atsegin batean, elkarrekin gozatzeko moduko ardoa.