Arima,  zilarrezko  domina  jaso  du  ‘Mundus  Vini’  nazioarteko  ardo  lehiaketaren  eskutik

Arima, zilarrezko domina jaso du ‘Mundus Vini’ nazioarteko ardo lehiaketaren eskutik

Gorka Izagirre upategiko ardo zuri gozoak beste sari bat jaso du mundu mailan.

20 ‘Mundus Vini’ Nazioarteko lehiaketan Gorka Izagirreren ARIMA 2014 ardo berantiarrak zilarrezko domina eskuratu du.
Ia 200 epaimahaikidek munduko 44 herrialdetako 2.235 ardo dastatu zituzten otsailean eta brontze, zilar edo urrezko dominak banatu zituzten.
Sari hau azken hamarkadan jaso dituen beste nazioarteko sari askori gehitu behar zaie. Pasadan urtean Wines from Spain UK ‘Arima’ estatuko 7 ardo hoberenen artean sailkatu zuen, eta urte bete aurrerago, hoberena bezala. Gainera, Decanter aldizkaria famatuak urrezko domina eman zion 2013ko World Wine Awards sarietan.

Gorka Izagirreren Arima

Mahats berantiarra, Bizkaiko klimak hala uzten badu, Azaroan batutako Hondarrabi Zerratiarekin egindakoa.

500 litroko upel frantsesean fermentatu ondoren, bere lietan hazten da upel berean 6 hilabetetan zehar, botilara heltzera pasatu arte.
Mosto goxoa ARIMA bihurtzen da, Bizkaiko esentzia purua.
Melodia goxoa ikutu freskoekin gazta, postre eta foierekin ederto doana. Zetaduna, heldua eta inguratzailea.

 

Txakoli Arima Gorka Izagirre premiado en Mudus Vini 2017

 

https://gorkaizagirre.com/arima/
https://www.meininger.de/en/search/ARIMA