Ardo  heldu,  fin  eta  limurtzailea  da,  bere  konplexutasunaz  probatzen  duenaren  harridura  pizteraino

Ardo heldu, fin eta limurtzailea da, bere konplexutasunaz probatzen duenaren harridura pizteraino

Ama Gorka Izagirre upategiaren azken sorkuntza da. 2015eko urriaren 23an, Bizkaian izan zen udara beroenetako baten ostean, ontze puntu altuena zuten Hondarrabi Zerratia mahatsen aukeraketa bat da. Sentipenak azalarazteaz gain, Bizkaiko txakolinaren bilakaeran bide berri bat zabaltzen duen ardoa.

Ama-k jatorrira garamatza, lurra, epeltasuna, indarra, xalotasuna, dotoretasuna eta esklusibotasuna. Marga, Pilar, Tilla, Ina, Mari, Tere, Choni, Olga, Itzi, Lara, Maritere, Miren, Mabel, Vicenta eta Eugeni, upategian gauden pertsonon amak dira eta sortu berri dugun ardo hau haiei egin nahi diegun omenaldi bat da.

Ekoizpen mugatua

Ama ekoizteko erabilitako Hondarrabi Zerratia mahatsak Larrabetzuko Astoreka mahastian bildu ziren. Egindako lan eskerga medio hektareako 4000kg ekoizpena mugatua lortu zen. Malko muztioaren %90a altzairu herdoilezinezko deposituan hartzitu zen, gainontzekoa berriz, %10a, frantziar-haritz pikor-xeheko barrika berrietan. Bere ligekin 2 hilabetez ondu ostean bi ardoak batu eta 22 hilabetez heldutu ziren deposituan elkarrekin.

Ama 2017ko abenduaren 21ean botilaratu genuen, soilik 0,75 litroko 5160 botila eta 1,5 litroko 418 Magnum botila ekoitzi ziren. Jada eskuragarri dago www.gorkaizagirre.com/eu webgunean

Dastatze oharra

Urre isladak dituen kolore horikoa, garbia eta distiratsua. Ñabardura hori dotoreduna, ardoaren heldutasunaren adierazgarri. Intentsitate ertain-altua sudurrean, sotila, bioleta-lore eta mila-lore eztia nabaritzen dira hasieran. Bigarren mailan hidrokarburuak eta suharria atzeman daitezke. Ahoan keztatuak, Catalup meloia, toffee arina eta hidrokarburuak. Lodia, limurtzaile eta zabala. Sudur-atzekoan keztatu arinak, pastel-krema eta limoi-zuhaitz hostoak ageri dira. Ardo dotore eta konplexua.