Gorka  Izagirre:  ‘Txakolinaren  Eguna  2017’

Gorka Izagirre: ‘Txakolinaren Eguna 2017’

Kaixo lagunok!

Pertsona asko gugana jo dute tradizio bihurtzen hasi den Gorka Izagirre txakolinaren uzta berriaren Aurkezpen Jaiari buruz galdezka.

Azken urteotan otsailaren hirugarren asteburuan ospatu izan dugu ekitaldi hau, baina aurten atzeratu behar izan dugu jatetxearen jarduera dela medio.

2.106ko Gorka Izagirre upategiaren uzta berriaren aurkezpena martxoak 25erako, zapatua, arratsaldeko 20:00tarako aurreikusi da.

Hurrengo egunetan menuari eta izen-emateari dagokion informazioa luzatuko dizuegu.

Laster arte.

Gorka Izagirre Upategiaren lan-taldea.